Gazte Asanbladak mendi irteera antolatu du urriaren 22-23rako, Hiru Erregeen Mahaiara. 22an irteera egingo dute, eta albergean geratuko dira lotan; 23an mendia igo eta itzuli egingo dira. Izena eman nahi duenak bihar du azken eguna, Garinen eta Goiz Argin. Irteerak 25 euro balio du, eta momentuan ordaindu behar da. Horrez gain, izena ematen dutenentzat bilera informatiboa egingo dute, bihar, 19:30etan, Biterin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!