Paul Auster idazle famatuaren nobela aztertuko dute gaur, Udal Liburutegian, arratsaldeko 19:30etatik 21:00etara. Jose Luis Canchok gidatuta, eta Literatur Solasaldien barruan, irakurtzeko zaletasuna dutenek aukera izango dute, irakurritako nobela komentatu, iritziak eman eta iritziak jasotzeko. Datorren asteartean, beste saio bat izango dute; klasiko bihurtu den nobela bat izango dute hizketagai, euskerazkoa: Pako Aristiren Kcappo.