Hernaniko korrikalariak jo eta su ari dira entrenatzen, azaroaren 14an Behobia-Donostia lasterketarako. Inguruko lasterketa jendetsuena izaten da, eta Hernanitik ere asko animatuko dira, azaroaren 14an, 20 km-ak egitera. Horregatik, Hernaniko korrikalari herrikoiek autobusa antolatu dute, azken urteetan bezala, eta nahi duenak aukera dauka txartela hartu, eta Behobiaraino autobusean joateko. Sagastialdeko atletismoko pistetan CD Hernani atletismo taldeak bulegoa dauka, eta bertatik pasa behar da autobus txartela hartzeko, gaur edo datorren asteazkenean (urriak 20), 19:00etatik 20:00etara. 4 euro balio ditu txartelak. Horrez gain, Hernaniko kamisetak salgai jarriko dituzte autobusean bertan; tiratako kamisetak, manga motzak, manga luzeak... denetik izango da aukeran.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!