1099 langabetu daude Hernanin, iaz baino 84 gehiago, eta 2008an baino 309 gehiago

Kronika - Erredakzioa 2010ko urr. 13a, 02:00

EKAINEAN baino langabetu gehiago ziren irailean, eta mar­txoan baino gutxiago. Ur­tero halatsu izaten da, lehenengo hiruhilekoa izaten delako langabetu gehien uz­ten dituena. Dena dela, iazko irailari begiratzen ba­diogu, 84 langabetu gutxiago ziren Hernanin, eta orain dela bi urte, 2008an, 309 langabetu gutxiago. Beraz, joerak txarrera jarraitzen duela dirudi.
Langabetuen artean, ge­hie­na emakumezkoa da, 581; gizonezkoak 518 dira. Ia gehienak zerbitzuetan aritzen zirenak, 689 langabetu.
Kontratuak aldiz, gora egin dute. 512 kontratu egin dira Hernanin irailean; ia denak aldi batekoak, 466.

Abuztuan baino gutxixeago
Abuztutik behera egin du langabeziak, 22 langabetu gutxiago daude, alegia.  Ekai­­netik, ordea, igo egin da, 66 gehiago, eta orokorrean oso zifra altuak dira. 2009an iritsi ziren Hernaniko datuak 1.000 langabetutik gora izatera, eta azken urtean 1.100etik gertuago ibili da. Hilabeterik txarrena otsaila izan da, 1.144 langabetu izan ziren.

Gipuzkoan gora,  
abuztutik irailera ere

Gipuzkoan, urteroko joerari jarraituta, langabeziak gora egin du abuztutik irailera. Batez ere zerbitzuetan antzeman da hori, eta orokorrean oso zifra altuetan dago langabezia: 38.904; abuztuan bai­no 176, eta ekainean baino 1.090 gehiago.

Emakumezkoak,
eta zerbitzuen sektor
ea
Gogor eragin dio langabeziak sektore guztiei, baina batez ere zerbitzuen sektorean dago langabetu gehien. 689 dira Hernanin langabetuak, sektore horretan, eta abuztutik behera egin du. Industrian 228 dira, eta horrek ere behera egin du, eta eraikuntzan 126, abuztuan baino gehiago.
Langabetu gehien, 581, emakumezkoak dira; gizonezkoak 518. Langabetu gehien 25-44 urte bitartean dira, guztira 558; 44 urtetik gorakoak 450 dira; eta 25 urtetik beherakoak 91.

512 lan kontratu
Bestalde, abuztuan 512 lan kontratu egin dira. Horie­tatik, gehienak aldi baterakoa dira, 466. Mugagabeak 46 izan dira. Zerbitzuetan 371 lan kontratu egin dira; industrian 115; eta eraikun­tzan 26. 

LANGABEZIA
HERNANIN
AZKEN 2 URTETAN
HILABETEZ HILABETE

  • 2009 urtarrila 896
  • 2009 otsaila 923
  • 2009 martxoa 966
  • 2009 apirila 969
  • 2009 maiatza 961
  • 2009 ekaina 925
  • 2009 uztaila 957
  • 2009 abuztua 1008
  • 2009 iraila 1015
  • 2009 urria 1068
  • 2009 azaroa 1079
  • 2009 abendua 1073
  • 2010 urtarrila 1138
  • 2010 otsaila 1144
  • 2010 martxoa 1140
  • 2010 apirila 1116
  • 2010 maiatza 1078
  • 2010 ekaina 1063
  • 2010 uztaila 1097
  • 2010 abuztua 1121
  • 2010 iraila 1099
LANGABEZIAREN
BILAKAERA 5 URTETAN


2005 iraila     753
2006 iraila     723
2007 iraila     723
2008 iraila     790
2009 iraila     1.015
2010 iraila     1.099
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!