Hamar sagardotegi, Xalapartako urteko txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2010ko urr. 13a, 02:00

Xalaparta elkarteak sagardo txapelketa egitekoa du urriaren 22an, eta jakinarazi du zein 10 sagardotegi lehiatuko diren bertan. Lehenbailehen izena emateko (elkartean bertan) ere eskatu diote jendeari, lekuak bukatzen ari direlako. 10 sagardotegiak: Zelaia, Altzueta, Itsasburu, Alberro, Elorrabi, Bereziartua, Oiarbide, Oialume, Setien eta Astiazaran. Iazkoa, Zelaiak irabazi zuen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!