Udal Prebentzio Zerbitzuak ikastaroa antolatu du 12 eta 18 urte bitarteko gurasoentzat. Helburua da, gurasoekin hitz egitea, droga prebentzioari buruz. Gazteek zein ohitura dituzten, zein droga probatzen dituzten, nola hasten diren... Ikastaroa azaroan da, eta izena emateko aukera dago urria osoan. Ongintzako bulegoetara joan behar da horretarako (Sandiusterri kalea, 1); edo telefonoz deitu: 943557854.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!