Pelikula emango dute bihar Biterin, 19:30etan, Natza taldeak antolatuta. Sagarraren Denbora, 25 urte deserritik itzultzen izeneko luzemetraia da, eta bi euskaldunen bizitza kontatzen du, Euskal Herritik 7.000 km-ra bizitzera behartuta dauden bi euskaldunena: Kristiane Etxaluz xiberotarra eta Alfonso Etxegarai bizkaitarra.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!