Goñi, Lekuona eta Romanek erakustaldia, hasieratik

Kronika - Erredakzioa 2010ko urr. 11a, 02:00

Hiru Erregeen Mahaiak an­tolatzen duen herriarteko Trin­door txapelketa larunbatean aurkeztu zuten. Aur­kez­penean Hernanik txapelketarako baliorik ez zuen saioa egin zuen, eta iazko sasoia ez dutela galdu erakutsi zuten, 15´56ko denborarekin. Her­naniarrak, iazko txa­pel­dun izanda, final laurdenetarako sailkatuta daude zuzenean. Arraunean eta korrika Goñi eta Roman aritu ziren, joan den urtean bezala. Goñik 2´59ko marka egin zuen, eta Romanek 6´12koa. Bizikletan Iñaki Le­kuo­nak hartu dio aurten erreleboa X. Errazkini. Larunba­tekoan 6´44ko denbora egin zuen. Goñiren esanetan: «zuzenean sailkatuta egonagatik ez genion inori kexatzeko arrazoirik eman nahi, gure lana ondo egin, marka txukun bat jarri, eta finalerdietara begira itxura duina eman nahi genuen».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!