‘Sagarraren denbora’ luzemetraia jarriko dute asteazkenean, Natzak antolatuta

Kronika - Erredakzioa 2010ko urr. 11a, 02:00

natza elkarteak antolatuta, hiru ekitaldi izango dira urrian zehar Hernanin. Asteaz­ke­neko bideo-emanaldia izango da aurrenekoa, Sagarraren denbora izenekoa. Ondoren, bi hitzaldi izango dira, urriaren 20an eta 28an. Antxon Etxe­besteren hi­tzaldia izango da lehenengoa, Retos del nuevo ciclo político gaia izango duena. Bigarrena Joxean Agirrek emango du, eta Euskal Memoriaren Fun­dazioari buruz arituko da.


Deportazioari buruzko luzemetraia, etzi

Sagarraren denbora luzemetraia ,deportazioari buruzko testigantza da. Josu Marti­ne­zek eta Txaber Larreategik ida­tzi eta zuzendu dute, eta ideia Alfonso Etxegarai idazlearen Regresar a Sara liburutik hartua da. Luzemetraian Kristiane Etxa­luzek eta Alfonso Etxe­ga­raik duten harremanaren nondik norakoa kontatzen da. Ezohiko bikotea da, biak gaztetatik Euskal Her­riaren askapenerako borrokan di­har­dute, eta bere maitasuna elkarrengandik 7.000 kilometrotara bizi dute. Kristiane Zu­beroan bizi da, eta Al­fonso Afrikako irla txiki ba­tean, deportatuta. Biek, hala ere, Bidasoan dute burua. Luzemetraia Biteriko are­to nagusian jarriko dute asteazkenean, 19:30etan.


Etxebeste eta Agirren hitzaldiak, urria bukaeran

Natzaldiako jardunaldiak bi hitzaldirekin amaituko dira aurten. Urriaren 20an An­txon Etxebeste hizlariak ziklo politiko berriaren erronkei buruz hitz egingo du, udaletxean, 19:30etan. Joxean Agirre idazlea, Eus­kal Memoria Fundazioari buruz arituko da, 28an, 19:30­etan, Biterin. Bertan, azalduko du Euskal He­rria­ren memoria berreskuratzeak duen ga­rran­tzia eta egiten ari diren lana: «bilduma-lana egiten ari gara, noizbait dokumentazio propioa izan dezagun. Ondoren jasotakoa jendarteratu egin dugu, zabaldu».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!