Bi taldeak garaile, asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2010ko urr. 11a, 02:00

Ohorezko erregional mailako taldeak 0-1 irabazi zion atzo Zumaiako taldeari, Aita Mari zelaiean jokatutako partiduan. Garaipen honekin, sailkapeneko lehenengo postuan jarri dira hernaniarrak, eta hurrengo astean Oiartzunen aurka jokatuko dute, Zubipen. Emakumezkoen ligako taldeak ere irabazi egin zuen atzo, Beasainen aurka. Galtzen hasi arren, Hernaniko taldeak markagailuari buelta ematen asmatu zuen, eta azkenean 4-2ko emaitzarekin lortu zituen 3 puntuak. Liga Nazionaleko jubenilek, Sestao River taldearen kontra 1-1 berdindu zuten larunbatean, Zubipen jokatutako partiduan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!