gol festa izan zen atzo Kiroldegian, areto futboleko partiduan. Yone Boutique talde hernaniarrak Gorka Pinturasen kontra jokatu zuen, eta erraz nagusitu zen, 9-0 irabazita.
Aurreneko zatian
gol bakarra
Aurreneko zatian paretsu ibili ziren bi taldeak, eta aurreneko gola sartzeko lehian, biek antzeko aukerak izan zituzten. Hala ere, atsedenaldira joan aurretik hernanirrek estreinatu zuten markagailua, lehenengo gola sartuta.
Bigarren zatian, partidua irabazteko konfiantzarekin atera zen Yone Boutique zelaira, eta zazpi minututara 2-0koa sartu zuen. Handik aurrera gol-zaparrada etengabea izan zen. Ondorengo lau minututan 3 gol sartu zituzten, eta partidu amaiera bitartean beste 4.