Erregional Ohorezko mailan jokatzen duen taldeak Zumaiako Aita Mari zelaian jokatuko du gaur. Etxetik kanpo daraman bolada onari eusteko asmoz joango dira txuri berdeak Zumaiara; partidua 16:30etan. Emakumezkoen ligako taldeak, joan den astean Zumaian lortutako berdinketari probetxua atera nahi dio bihar Zubipen, irabazita; Beasainen kontra jokatuko du, 16:00etan.
Liga Nazional mailan jokatzen duten jubenilek ere etxean jokatuko dute gaur, Sestao River taldearen kontra, arratsaldeko 16:30etan hasita.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!