Lope de Vegan oinarritutako pelikularekin eta Karate Kid pelikula ezagunaren hirugarren edizioarekin hasi da zine denboraldi berria Hernanin. Aurten ere ostiraletan, larunbatetan eta igandetan jarriko dituzte pelikulak, astean bi, gustu ezberdinetarako.
Lope de Vegaren bizitzan oinarritutako pelikula
Adin nagusiko herritarrei zuzenduta, Lope pelikula jarriko dute. Gaur bi sesio izango dira, arratsaldez 19:30etan, eta gauez 22:30etan. Bihar berriz bakarra, 19:30etan.
Lope pelikula Lope de Vega idazlearen bizitzan dago oinarrituta. Pelikula hasieran Lope, protagonista, XVIgarren mendean eraikitzen ari den Madridera itzultzen da, gerratik. Dituen jakinahi eta anbizioen arteko borrokan, bi emakume ezagutzen ditu: bata liberala, enpresa munduan arrakasta haundia duena, eta bestea zintzoa eta ameslaria. Maitasunaren garrantziaz ohartzen denean, justiziak jarraitzen du, eta Lisboan gordetzea erabakitzen du. Lisboan dagoen bitartean, inoiz ezagutu den itsa-ejertzitorik haundiena sortzen du.
`Karate kid 3´
Adin tarte guztietako jendearentzako Karate Kid pelikularen 3garren edizioa jarriko dute, gaur eta bihar, bietan 19:30etan.
Edizio honeta, Daniel Larusso Los Angelesera iristen da, eta bertan karate ikaste batzuk erasotzen dute. Aurre egiteko Miyagiri karatea erakusteko eskatzen dio.