Elektrizitate instalaziorako karneta atera nahi duenak ikastaroa du, Hernani Institutuan

Kronika - Erredakzioa 2010ko urr. 9a, 02:00

Hernani Institutuan elektrizitate instalaziorako karneta ateratzeko ikastaroa antolatu dute (Preparación carné de instalador electricista). Ikastaroa 100 ordukoa da eta klaseak arratsaldeko 16:30etatik 20:30etara dira. Bertan elektronikako arau berria erakutsiko dute, eta edonork egin dezake ikastaroa. Karneta ateratzeko titulazio minimo bat behar da. Azterketa Institutuak berak egingo du ikastaroa buka­tzerakoan. Ikastaroa urriaren 18an hasiko da, eta izena emateko epea zabalik dago, Hernani Institutuan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!