Hamaikabatek prentsa oharrean adierazi duenez, Atez Atekoaren propaganda egiten dutenentzat, birziklapen maila beti %80tik gorakoa da, baina denborak erakutsi du proganda bidez ezin dela egia ezkutatu: «esaerak dio gezurrak bide motza duela, eta antzeko zerbait ari da gertatzen Marian Beitialarrangoitiaren Gobernu Taldearekin. Atez Atekoa jarri zutenetik autopropaganda etengabea izan da. Eman dituzten datuen arabera, birziklapen maila beti izan da %80tik gorakoa, edo organikoarena %99.60a. Baina errealitateak agerian utzi ditu Gobernu Taldearen, Atez ateko mertzenarioen eta Atez ateko bulegoaren gezurrak»
Hamaikabatek dio GT agerian uzten duen azkeneko froga dela jasotako organikoaren kalitate txarra, ez baitu ongarri bihurtzeko ere balio: «Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa enpresa arduratzen da organikotik konpostarako transformazioaz, eta 2010eko urriaren 5ean egindako idatzian, Udalari eskatzen dio Hernanin biltzen den organikoa teknikoki aztertzeko, egokia ote den jakiteko. Agian hernaniarren ahalegina zaborrontzira botatzen ari dira. Hamaikabatek hori erakusten duten argazkiak ditu (http:/h1buruntza.wordpress.com). Zorionez San Markoko lehendakari ordea zen Imanol Azpirozek ere aitortu du, Mankomunitatetik Lapatxera iristen den organikoaren kalitatearekin duen urduritasuna eta kezka»
Alderdiak azaldu du, oharrean beste eskaera bat ere egiten diotela Udalari: «hartu beharreko neurriak hartzeko eskatzen diote, hondakin organiko gehiago galdu ez dadin, eta herritarren esfortzuak bere frutua eman dezan. Idatzian Udalari jakinarazi diote, eskatutakoa betetzen ez badu, zigor-espedientea ireki diezaioketela»
Azkenik, Iñaki Arratibelek azalpen publiko bat emateko exijitu dio Udalari, eta esakatu dio, behingoz, alde batera uzteko manipulazioa, propaganda eta gezurra.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!