Edurne Egaña Foru Diputatuak hitz egin zuen joan den astean Hernanin. Gipuzkoa Eraikitzen programaren barruan, Diputazioaren gestio-plana azaldu zuen, eta herritarren kezkak eta zalantzak jaso zituen. Legegintzaldia hastean 7 helburu jarri zituen Diputazioak, Egañaren esanetan, eta helburu guztien %87,6 beteta omen daudela. Zazpi helburuak hauek dira: 1) Mugikortasun aurreratua lortu eta komunikazio azpiegiturak indartzea; 2) Lurralde oreka; 3) Ingurumena zaintzea; 4) Nortasuna eta kultura babestea; 5) Gipuzkoarron ongizatea bermatzea; 6) Lehiakortasuna haunditzea; eta 7) Bakea lortu eta euskaldunon etorkizun politikoa lantzea. Horri erantsi behar zaio, krisiari aurre egiteko hartu behar izan diren neurriak. Guztira, Diputazioari %17 jaitsi zaizkio diru-sarrerak, eta beraz, gastuak %16,5 jaitsi ditu.
Krisiaren aurkako plana
Krisiari aurkako plana dela eta, 3 obra publiko aurreratu dira; 182 berrikuntza proiektu bultzatu, 181 gazte koalifikatu kontratatu; minusbaliotasun baztertze arriskua zuten 5.500 pertsona laneratu; 10 enpresa eta 27 proiekturen nazioartekotzea lortu; eta 8 azpiegitura teknologiko sustatu.
Gestio planaren %87 betea
Diputazioaren proiektu garrantzitsuenak honakoak izan dira: Gipuzkoako errotonda deritzaiona (Astigarragan dagoena), horrek izan nahi luke, etorkizuneko azpiegituren bidegurutze nagusia.
Transporte publikoa sustatzeko, LurraldeBus txartela sortu da. 18 milio bidaia egin dira Gipuzkoan, eta horietatik 10etik 7k txartela erabili dute. Bestelako proiektu nagusiak honakoak ditu, Diputazioak: topoa, Pasaiko Superportua, AHTa, eta Bidegorrien sarea haunditzea (100 kilometro izatetik 40 kilometrora).
Larraizko eta proiektua, paseoak, parke naturalak eta abarretan proiektuak egin dira, herritarrak eta ingurunea elkartzeko, eta herri txikiei ere zerbitzuak haunditu zaizkie: ura urbanizazioa, azpiegiturak... egiteko dirulaguntzak.
Hondakinen tratamendu integrala bilatu nahirik, Zubietako erraustegia du proiektu nagusi Diputazioak, eta 5.kontenedoreraren aldeko apustua egin du. Enegia berriztagarrien aldeko apustua ere egin du Diputazioak, Egañaren esanetan.
Ongizatean, helduen, disgaitasuna dutenen, eta babesik gabeko haurren alde pausoak eman direla adierazi zuten. Eta azkenik, nortasuna eta kulturaren aldeko apustuan zenbait proiektu estrategiko lagundu dira: Tabakalera, Ekainberri, Mintzola, Balentziaga museoa eta abar... Bakearen aldeko apustua erabatekoa dela adierazi zuen Egañak, Diputazioaren aldetik.
Galderak
Ondoren, entzuleek euren iritzia eman zuten, Diputazioaren plan eta proiektuei buruz. Eta honako zalantzak adierazi. Hemen nabarmenenak:
«Partehartze prozesua sustatu nahi bada, gaurko hitzaldia kasu, zergatik ez da gai haundienen gainean inoiz erreferendumik egiten? Ez al da parafernalia bat gaurkoa? Zer dago erreferenduma baino partehartzaileagorik?».
«Errealari 1.200 miloi eman dizkio Diputazioak euskera sustatzeko. Zein konpromiso hartu ditu Errealak horren trukean?».
«Diruaren gestioan, Diputazioak badakigu zulo haundia daukala, Irungo kasua ezagutzen dugu, Jauregirekin zer gertatu zen ere bai... ze bide ditu herritarrak, ze mekanismo, kasu horien kontra egiteko?»
«Hernanin Kultur Gunea egitea erabaki zen erreferendum batean, Diputazioak lagunduta egin den prozesua izan da. Orain izango al da dirurik horretarako».
Aurkezpenean euskerak izan zuen lekuari kritika egin zion entzule batek.