Paleta modalitatean, Gipuzkoako Txapelketako bi finalerdi jokatuko dira gaur Kiroldegian. Alde batetik, Tijero eta Gutierrezek jokatuko dute, Altzarra 2 taldearen kontra; eta bestetik, Lizeaga eta Perezek, Altzarra 1 taldearen kontra. Hernaniko bi bikoteak dira partidua irabazteko faboritoak.
Gipuzkoako Txapelketako partidua ere izango dute gaur Lizeaga eta Gorrotxategi hernaniarrek. Arratsaldeko 16:00etatik aurrera jokatuko dute, Aurrera Saiazen kontra, kiroldegian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!