‘ETORKINAK ETA KRISIA’ - Agustin Unzurrunzaga: «Ikuspuntu ‘utilitarista’ zabaltzen ari da: baliagarri diren bitartean, datozela!»

Kronika - Erredakzioa 2010ko urr. 9a, 02:00

Hitzaldia eman zuen ostegunean Agustin Unzurrunzagak, krisia eta etorkinen inguruan, Amher SOS Arrazakeriak antolatutako Aste Multikulturalaren barruan. Unzurrunzagak azaldu zuenez, krisiak gogor eragin die etorkinei, eta horren zergatiak azaldu zituen, beste gogoeta askoren artean.

SOS Arrazakeria taldeko boluntarioa da Agustin Unzu­rrunzaga, eta etorkinen gaiean aditua. Arrazoi asko direla medio, krisiak bereziki eragin die etorkinei, Unzurrunzagak dioenez. «Etorkinak lanean ari ziren sektoreak dira krisiak kaltetuenak: eraikuntza eta zerbitzuak, alegia. 80-90 urteetan metala eta siderurgiari eragin zien bezala, orain eraikun­tza eta zerbitzuei eragin die».

2008an nabaritu zen krisiak gogor jo zuen etorkinetan
2007 bukaeran, 2008 hasieran ha­si ziren krisi hotsak, eta go­go­rren 2008ko bigarren seihilekoan jo zuen, SOS Arraza­ke­ria­ko kidearen hitzetan. «Mo­men­­tu horretan, etorkinen %16k eraikuntzan lan egiten zuen, eta %63k zerbitzuetan».

2000-2007an 5 miloi lanpostu
2000-2007 urteetan 5 milioi lanpostu sortu ziren Espainia­ko Estatuan. Horietan erdiak etor­kinek bete zituzten, 2,5 milioi, alegia. «2007an egindako makro inkesta batek dioenez (INEk egina, Instituto Nacional de Es­tadística), etorkinen %83 kon­traturik gabe sartu zen Es­pai­niako Estatuan. Lanen bat bi­la­tu zuten 15-90 egunen bueltan (nahiko azkarra da hori). Baldintza txarreko la­nak ziren, baina nahiko azkar lortu zituzten, eta asko etorri ziren». Lan baldintza oso kaxkarrak lortu zituzten etorkin horiek: aldi baterako lanak, prekarietate asko, eta kontratu mugagabe gutxi. Horri guztiari erantsi behar zaio, Unzurrunzagaren iritziz, herrialde horretan legal egon bitartean sortzen zaien arazoa: «paperak lortu bitartean ze baldintzatan daude? Bost bat urte izan dira hor, bertako langileek baino askoz baldintza txarragoetan egon behar izan dutenak: administrazioarekiko dependentzi haundia, bizi­t­zeko permisoa lortu arte». Hizlariak azpimarratu zu­en, egoera horretan, zailtasunak doblatu egiten zaizkiela etorkinei: langile guztien arazoak, gehi etorkinenak.

Krisi garaiko arazoak
Krisiak sortu dituen arazoen artean, erregimen generalaren katalogoa itxi egin da. «Ka­ta­lo­gorik ez dago eta ez da irekiko epe luzera arte». Lanik gabe dauden bitartean, etorkinek ezin dute denbora asko bertan egin, eta hori oso arazo larria dute.

Herritarren ikuspuntua
Inkestetan garbi ikusten da bertako jendeak zer pentsa­tzen duen etorkinen eskubideei buruz. Jendearen ustez, osasun eta hez­kun­tza eskubideak guk adinakoak dituzte, baina gizarte zerbitzuetan, etxebizi­tza edo laguntza juridikoari dagokionez ez, legalizatuta egon behar dute; ilegal badaude, ez dute guk adina eskubide. Iritzi horrek arazoak sor­tzen ditu gero gizartean, eta zenbait argumentu edo teoria sortu dira, egiak ez direnak: era guztietako laguntzak kobratzen dituztela etorkinek, eta abar... Askotan, errenta txikieneko langileek ematen dute iritzi hori, eta hori oso arriskutsua da Unzurrunzak dioenez, langileen arteko konpetentzia sortzen duelako.

Baliogarri badira, datozela!
Ikuspuntu arriskutsu batzuk ikusten ditu Unzurrunzagak gizartearen zati batean: «Ikus­puntu utilitarista zabaldu da hiritarren artean. Lana dagoen bitartean, datozela. Gainera, lanik zakarrenak egiten dituzte; primeran! Baina lana buka­tzen bada, lehenengo gu gau­de, beraiek kanpora». Ideia horiek konbatitu egin behar dira, SOS Arrazakeriako kidearen ustez. «Munduaren zentruan gu gaude: nik behar bazaitut etorri, bestela alde! Politikak denentzat behar du­te; paroan dauden 5 miloi lagunentzat, eta ez 3,5 miloirentzat. Langile etorkinak ere gizarteko parte dira». Datozen hauteskundeetan lehendabiziko aldiz etorkin ba­tzuk botatzeko eskubidea izango dute. Hori interesgarria izan litekeela esan zuten osteguneko hitzaldian, «alderdi askok zerbait egingo dutelako etorkinei begira. Litekeena da alderdi batzuren listetan etorkinak ikustea». «Politika sozialak ere bul­tza behar lirateke, gizarte integrazioa errazteko. Langile mu­gi­menduek zeregin haundia daukate hor, eta badirudi, diskurtsoetan behintzat, hortik egiten ari direla apustu».

Entzuleen txanda
Paroak etorkin emakumeei berdin eragiten al die?
Gizonak %19,52;
Emakumeak %20,56 
Paroa orokorrean. Gipuzkoak
gutxien Estatu Espainiarrean: %8. Kataluinak, Andaluziak, Valentziak... %26-28
Lehenengo gu eta gero besteak. Ideia hori zaila da konbatitzen. Etorkinen atzetik per­tsonak ikusten hasi beharko genuke. Ideia hor dago. Subjetiboak dira ideia horiek. Insistitzen jarraitu beharko dugu, esaten, datuek ez dutela mamu hori babesten. Olatu hori lehen beste herri batzutan pasa dute, diskutitu dute. Orain dator hona. Holan­dan ere ideia horiek nagusitzen ari dira. Sue­zi­an, Frantzian, berdin. Ideia oker hori 3 zutabetan oinarritzen da: inseguritatea=etorkina=islama
Eskubiko ideia-olatu horren aurrean, zer egin dezakegu hiritarrek? Ez dugu negatiboegiak ere izan behar, iritsi ez den gauza bati buruz. Neurri politikoek, erabaki politikoek berebiziko garrantzia dute. Hiri­tarrek hori exijitu, eta geure ideiak lantzen jarraitu behar dugu.
Ideia bat badago, oso fatalista: ‘Ez dago errekurtso nahikorik’. Ideia fuerte batzuk sortu behar dira horren kontra. Erre­kurtso faltarik ez dagoela sinisten ari gara, beraz, gerrikoa estutu eta jubilazioa atzeratu beharko da; eta etorkinak kanpora! Horri aurre egin behar zaio.

Hiritar autoktonoen ustez, zeinek du lehentasuna 5 gizarte eskubide
hauetan?

Osasun Zerbitzuak: 
Denek dute eskubidea: %73
Hezkuntza Publikoa:
Denek dute eskubidea: %68
Gizarte Zerbitzuak:
Oinarrizko Errenta eta Larrialdietako Laguntzak
Legez daudenentzat: %60,8
Babes Ofizialeko etxeak
Legez daudenentzat: %59
Laguntza Juridikoa doan
Legez daudenentzat: %62

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!