Udal Liburutegiak antolatuta, asteazkenean hasiko dira Literatur Solasaldiak. Abenduaren 15a bitartean, sei nobelen inguruan solasean aritzeko aukera izango da. Aurreneko solasaldia, asteazkenekoa, Paul Austerren La invención de la soledad liburuaren ingurukoa izango da. Dinamizatzaile lanetan Jose Luis Cancho arituko da, eta hizketaldia erderaz egingo dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!