Apirilean onartu zuen Gobernu Batzordeak Hernaniko argi-luminariak eta lanparak aldatzea, eta maiatzetik aste honetara arte aldaketa lanetan aritu dira. Orain arte 150-250 batioko lanparak zeuden kalean, eta indarra %30 inguru jaitsi zaie. Eta intentsitatea jaitsita, kalea ondo argiztatu dadin, farolen goiko partea, hau da, luminaria ere aldatu da.
Aurreikusi bezala, bederatzi auzotan egin dituzte aldaketak, guztira 213 argi-luminaria edo lanpara aldatu dituzte. Aldaketa gehien Etxeberri eta Karobieta auzoan egin dituzte, 45 eta 54 hurrenez hurren. Hala ere, Udaleko Argi hornikuntzarako arduradunak azaldu du, Atarrabiyon eta Portun nabaritzen dela gehien, batez ere argi kontaminazio aldetik.
Etorkizunean ere lanean jarraitzeko asmoa du Udalak, eta herriko beste hainbat puntutan argi azterketak egiten ari dira, «urtero begiratu eta aldatzea komeni da».
ARGI ALDAKETAK
Aristizabalen 16
Atarrabiyon 20
Bestizan 6
Etxeberrin 45
Ibarluzen 10
Portun 31
Ereñotzun 4
Karobietan 54
Karabelen 27