Iraitz Santakruz ostegunean iritsi zen Hernanira

Kronika - Erredakzioa 2010ko urr. 9a, 02:00

Santakruz asteazken arratsaldean utzi zuten fidantzapean aske, 25.000 euro ordainduta.

ostegunean jende asko bil­du zen Hernanin, Iraitz San­­­ta­kruzi harrera egitera. Santa­kruz asteazken arra­tsal­dean utzi zuten aske, 25.000 euroko fidantza ordain­du­ta. Mar­­txoaren 5ean atxilotu zu­ten Santakruz, eta inko­mu­ni­katuta bost egun egin eta gero, Puerto de Santamaria espe­txean sartu zuten, talde arma­tua­ri laguntza ematea le­po­ratuta. Santa­kru­zek 19 hilabete egin ditu kartzelan. Ostegunean, San­ta­kruzek es­kerrak eman ziz­kien bera­re­kin izan diren guz­tiei, eta go­go­an izan zituen, kar­­tzelan dau­denak. Garai ho­beak iris­ten ari direla adierazi zuen bu­kaeran: «irten­bi­dea inoiz baino gehiago gure esku dago. Aupa zuek!».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!