Jakiak eta edariak jarriko dituzte salgai bihar Plaza Berrin

Kronika - Erredakzioa 2010eko urriaren 8a

Bidezko Merkataritzak eta Behemendik euren azokak jarriko dituzte bihar Plaza Berrin. Batetik, bidezko merkataritza postua izango da, txokolate, kafe, edari, eta abarrekin. Eta bestetik, baserritarren produktuak izango dira Behemendiko azokan: 10:00etatik 13:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!