Hernaniko bertso eskolak lehenengo puntua jarriko dio gaur ikasturte berriari. Biterin bilduko dira 35 ikasleak, eta han banatuko dira 4 taldetan. 4 irakasle ariko dira astero umeei bertsoaren grazia erakusten. Oraindik bada aukera apuntatzeko, nahi duenarentzat. Horretarako, gaur azaldu Biterira, 17:00etan, edo deitu: 679712230.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!