AMHER SOS Arrazakeria taldeak antolatzen duen Aste Multikulturalak gaur du azken eguna, eta ekitaldiak ez dira faltako; guztiak Atsegindegin izango dira: arratsaldeko 17:00etan txokolatada egingo dute, eta ordu bete beranduago ipuin kontakizuna izango da. Festari amaiera emateko afrikar dantza emanaldia izango da Asvineneako taldearen eskutik, eta Dishal taldeak sabel dantza erakustaldia egingo du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!