Karlisten eta liberalen kantak ekarriko ditu gogora Joseba Tapiak, gaur

Kronika - Erredakzioa 2010ko urr. 8a, 02:00

`Eta tira eta tunba´disko berria aurkeztuko du gaur Joseba Tapiak Biterin, 20:00etan. Kontzertua `Hernani´n Musik´ saileko aurrenekoa izango da.

Karlistek eta Liberalek idatzitako bertsoei musika jarriko die gaur Joseba Ta­piak. Argitaratu berri duen diskoaren aurkezpena egingo du Biterin, Eta tira eta tunba diskoa. Emanaldian haize-instru­men­tuak izango ditu lagun, tuba, saxoa, bonbar­di­noa, eta tronpeta hain zuzen.  Kontzertua arratsaldeko 20:00etan hasiko da, eta sarrerak salgai daude Biterin, 6,50 euroan.

Tapiak adierazi duenez, lan honek bigarren gerra Karlistan zer gertatu zen argiago ikusteko balio du, eta berarentzako luxua izan da horrelako balio historikoa eta errekurtso literarioak dituzten bertsoak oraindik ineditoak izatea, mu­sikatu gabe egotea: «Esko­lan gerra dinastikoa izan zela esan ziguten, baina kantu hauetan ikusten da beste zerbait pasa zela. Modernita­tea­ren eta tradizioaren arteko tal­ka bat gertatu zen, nekazaritza eta merkataritzaren artekoa esaterako».  

«Ez zioten elkarri euskaltasunik ukatzen»
Bai karlista eta bai liberaletan euskaldunak zeuden, eta Ta­piak azaldu duenez, bi aldeek era­biltzen zuten kantua: «bi aldeek egiten zituzten bertsoak, eta batak besteari ez zion euskaltasuna ukatzen, hortaz, kantutegi horretan, bi bandoetan egotea egokitu zait».

Diskoan biltzen dituen kantuetan ironia, haserrea, tristura, eta abar uztar­tzen dira, eta Tapiaren esanetan «ederrak di­ra, oso kantagarriak, bai doinu al­detik, eta baita leloen aldetik ere». 

ETA TIRA ETA TUNBA  diskoa - kantak

  • Konstituzio berria
  • Vive, Vive la Liberté!
  • Alboratuak izan ditugu
  • Biba gu ta gutarrak!
  • Ta noiz zuazte?
  • Ta gu gera
  • Karlos etorri da ta ikustera guaz
  • Izarraiztik ertenda
  • Horra hoien epistola
  • Azpeitiko neskatxak
  • Karlistaren panparroikeria
  • Himno patriotico...
  • Lastaozko barkuak ta 
  • zurezko kanoiak
  • Hasiera eman zigun Ernioko apaizak
  • Tolosako neskatxak
  • Eta tira eta tunba
  • Apaizak tiraka pin pon
  • Hernani dago penoso
  • Mikeleteren ziria
  • Boluntariamente hartu nitun armak
  • Karlos Txapari
  • Hilak falta ditugu, ni nago elbarri
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!