Ereñotzuk Auzo Udala izango du

Kronika - Erredakzioa 2010ko urr. 8a, 02:00

Diputatuen Kontseiluak, dekretu bidez onartu du Auzo Udala. Auzo-alkatea eta auzo-batzarra izango ditu, eta bere konpetentziak; dirua Hernaniko Udalaren bidez jasoko du.

Ereñotzuk Auzo Udala izango du, hala onartu baitu Gi­puzkoako Diputatuen Kon­­­tseiluak, dekretu bidez. Lehen ere begi onez ikusten zuela esana zuen Diputazioak, bai­na erabaki definitiboa orain hartu du.

Udalez azpiko erakundeek baldintza batzuk bete behar dituzte: arrazoi geografikoa, historikoa, soziala, ekonomikoa edo administratiboa izatea; biztanle gunean 500 biztanletik gora bizi­tzea; entitate hori sortu delako biztanleek galerarik ez izatea, bizi-kalitatean eta zerbitzuetan; eta entitatean behar-beste baliabide izatea, dagokion lana egin ahal izateko.

Gobernu Organoak eta
konpetentziak

Ereñotzuko Auzo Udalak bi Gobernu Organo izango di­tu. Batetik, auzo-alkatea, ki­de bakarreko organo gisa. Eta bestetik, auzo-ba­tzarra, auzo alkateak eta lau kidek osatuko dutena. Maiatzeko hauteskundeetan erabakiko dira bi organo horiek; bitartean, junta gestora batek kudeatuko ditu Auzo Udalaren lanak.

Jasoko dituen eskumenak edo konpetentziak, lau izango dira oraingoz: Ondarea administratzea eta zaintzea; mendi eta landa garapenean man­ten­­tze lan txikiak; herriaren man­tentze lan txikiak, eta Au­zo Udaleko eraikinen man­ten­­tze lanak, garbiketak eta zaintzak. Hortik aurrera, konpetentzia gehiago hartzerik ere izango dute, Udala­re­kin adostasun batera iritsita.

Udaletik jasoko du dirua

Udaletik jasoko dituen aurrekontuak bi izango dira: bat urteko diru ekarpen arruntetik, eta bestea Udalak diru laguntza berezietarako duen ekarpenetik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!