Joseba Tapia, bihar Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2010ko urr. 7a, 02:00

Joseba Tapiak kontzertua eskainiko du Biterin, bihar, 20:00etatik aurrera. Eta Tira eta Tunba izeneko diskoa aurkeztuko du lasartearrak, Karlista eta Liberalen arteko gerrako bertso eta kantaz betea. Inoiz musikatu gabeko kanta horien artean, Hernanikoak ere badira. Sarrerak salgai, Biterin, 6,5 euroan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!