Añarbeko urtegiak ur dezente duela adierazi du Kronikara bidalitako prentsa balorazioan.
Urtegia urte sasoi honetan egoten dena baino 10 puntu beteago dagoela azaldu dute; nahiz eta euri gutxi egin duen, ur eskaera jaitsi egin delako: «2009ko urritik 2010eko irailera normala baino euri gutxiago egin du, %14 gutxiago. Urte hau azken 40 urteetako lehorrena izan da, 1.775 litro bota ditu metro karratuko. Dena dela, urtegia %77,9an dago momentu honetan, eta garai honetan %67,3an egoten da. Beteago egotearen arrazoia da urte osoan zehar ur eskaria gutxitzen joan dela».
Hilabete euritsuak eta lehorrak tartekatu dira
Urtea aldakorra izan da Añarberen esanetan, hilabete batzuk euritsuak izan dira, eta besteak lehorrak: «joan den udazkenean eta udaberrian egin zuen euri kopurua normala izan zen, baina udara eta negua oso lehorrak izan ziren: udaran ohi baño %20 euri gutxiago egin zuen, eta neguan normala baino %44 gutxiago».
Añarbek duen ur kopurua geroz eta
haundiagoa da
Bi faktore dira Añarbeko Urtegiaren ur hornikuntza geroz eta haudiagoa egiten dutenak: batetik, Estatu mailan, Añarbe da euri gehien egiten duen urtegietako bat, eta bestetik, ur eskaera jaitsi egin da, batez ere 1999tik; 2010eko aurreneko zortzi hilabeteetan, esaterako, %3,8a jaitsi da.