Anduriña Zurutuza - `Oihulari Klown´eko antzezlea: «Gai gogorrei jendeak barre egitea lortzen dugu, baina baita horren gogoeta egitea ere»

Kronika - Erredakzioa 2010ko urr. 7a, 02:00

AMHERek antolatutako Aste Multikulturalaren barruan, antzerkia izango da gaur Biterin, 19:30etan. Oihulari Klown-eko lau kidek antzeztuko dute `Jaque-Xake´ emanaldia, eta bertan, elkartasuna, giza justizia eta genero ezberdinei buruzko hausnarketa egingo dute.

Anduriña Zurutuza Oihu­­lari Klown-eko lau antzez­leet­ako bat da, eta gaurkoan super-heroi papera egingo du. Kronika bererakin bildu da, antzezlanaren nondik norakoak jakiteko.

Antzerkian elkartasuna, giza justizia, eta genero ezberdinei buruzko hausnarketa egingo duzue. Nola landuko dituzue hiru gai horiek?

Oihu­lari Klown-eko kodigoa segiz landuko ditugu, hiru gai horiek eta antzezlanean agertuko diren antzeko beste guztiak; hau da, umorea erabiliz. Gure helburua da gai dramatikoetaz barre egitea, hau da, drama puntua pixka bat kentzea.

Hala ere, helburua gai horien inguruan kontzientzia piztea da, ezta?

Noski. Antzezlana ikusten ari direnak kontziente dira zeri buruz ari diren barre egiten, alegia, gaiak gogorrak direla; eta barre egiten ez dutenak ere izaten dira tarteka. Nolanahi ere, an­tzezlanetik ateratzen direnean denek egiten dute ikusitakoaren hausnarketa edo gogoeta.

Antzezlanaren zatiren bat azpimarratu beharko bazenu, zein izango litzateke?

Momentu batean metafora moduko bat antzezten dugu. Xakeko fitxetan bihurtzen gara eta aipatutako gai horiekin jokatzen dugu, simulazio bat egiten dugu, baina bide batez, gauza asko esan eta erakusten ditugu. Hala ere, metafora horrez gain, momentu on asko daude an­tzezlan osoan.

Gai hau gehiagotan landu al duzue?

Eta beste proiekturen bat ba al duzue esku artean? Espektakulu bezala orain ari ga­ra lantzen, Solidario-elkar­tea­rekin batera ateratako on­dorioekin egin dugu testua. Honez gain, beste espektakulu batzuekin ere ari gara, De pelicula eta Encantada izenekoekin, hain zuzen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!