Iraitz Santakruz aske utzi dute, 25.000 euroko fiantza ordainduta

Kronika - Erredakzioa 2010ko urr. 6a, 02:00

Gaur arratsaldeko 18:45etan askatu dute hernaniarra, 19 hilabete Puerto de Santamaria espetxean pasa eta gero.

Iraitz Santakruz hernaniarra aske utzi dute, gaur arratsaldean, 18:45ak aldean, 25.000 euroko fiantza ordainduta. Santakruz 2009ko martxoaren 5ean atxilotu zuten Hernanin, eta geroztik Puerto de Santamaria espetxean egon da, 19 hilabetez. Familiartekoak jakinarazi dutenez, bihar iritsiko da Hernanira, arratsalde partean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!