Hiru bikote hernaniar paletako finalerdiak jokatzeko sailkatu dira

Kronika - Erredakzioa 2010ko urr. 6a, 02:00

Asteburu ona izan da Hernaniko pelotarientzat, jokatutako partiduetatik 8 irabazi eta 4 galdu baitituzte. Emaitza onenak paletan lortu zituzten, hiru partiduak irabazita: Manzisidor-Lukas 30/Subarri 12; Jauregi-Perez 30/Altzarra 9; eta Ikasberri 21/Tijero-Pagola 30. Hiruak finalerdiak jokatzeko sailkatu dira. Kadeteetan Altuna anaiek lortu zuten garaipena, Aretxabaletari 22-4 irabazita. Noble eta Lujanbio IIak 22-10 irabazi zuten Txapagainen kontra. Jubeniletan berriz, Leonet eta Garciak partidurik galdu gabe jarraitzen dute, eta asteburuan, 22-11 irabazi zuten Añorgaren kontra. Maila berean, Lopez eta Etxegoien ere nagusi izan ziren, Hondarribiari 22-7 irabazita. Seniorretan berriz, garaipenak ihes egin zieten hirutik biri. Esnaolak eta San Sebastianek eta Oiaga eta Ezeizak partidurik irabazi gabe jarraitzen dute: Zazpi Iturri 22/Esnaola-San Sebastian 14; eta Oiaga-Ezeiza 16/Oiarpe 22. Gorratxategi eta Lizeaga berriz erraz nagusitu ziren, 22-13, Bergararen kontra. Azkenik, paleta motzean, Hernaniko bikotea era nagusi izan zen. Ubarretxena eta Dominguezek 35-40 irabazi zuten Landareko bikotearen kontra.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!