CCOOk ezintasun osoa duten langile ohiak animatu ditu indemnizazioa eskatzera

Kronika - Erredakzioa 2010ko urr. 6a, 02:00

ccook dio pentsionista askok uste dutela jubilatuta egonda, ezin dutela gaixotasunengatik erreklamatu, nahiz eta hauen jatorria profesionala edo lan garaikoa izan. Hori aldatzeko asmoz, sindikatuak prentsa oharra bidali du Hernaniko Kronikara. Sindikatuak dio aurrera eraman duen kanpainak erantzuna izan duela, eta INSSk Orbegozoko langile ohi bati ezgaitasuna duela onar­tzea lortu dutela: «76 urteko pentsionista bat da, eta neumoconiosis bat biriketako kantzerrean bilakatu zaio. Neumo­coniosis-a lanaren ondorioz izan zuen. Orain, pentsioa 400 euro igo diote, eta kalte-galeren ordaina eskatzeko aukera era badauka»

«`Neumoconiosis´-a oso zabaldua dago Euskadin»

Jesus Uzkudunek adierazitakoaren arabera, Neumoconio­sis-a laneko gaixotasuna da, eta Euskadin oso zabaldua dago: «Neumocononiosis-a duten pertsona gehienak ke eta hauts giroan lan egindakoak dira, siderurgian eta eraikuntzan esaterako. Gaixotasun hauek ezkutatuta geratzen dira Osakidetzaren jarrera dela eta. Horrek, gaixotasunari aurre hartzea eragozten du, eta enpresak prebentzio neurriak hartzea. Horrez gain, pentsiodunen mentalitatea ere aldatu nahi dugu ohar honekin, jubilatuta ere erreklama­tzeko aukera badute eta».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!