Eva Esnaola eta Xabier Salillas irabazle, beteranoetan

Kronika - Erredakzioa 2010ko urr. 5a, 02:00

Eva Esnaolak zilarrezko domina irabazi zuen absolutuetan, eta beteranoetan lehenengo postua lortu, Espainiako 100 km-ko ultramaratoiean. 8 ordu eta 56 minutu behar izan zituen Esnaolak proba buka­tzeko, eta bere marka 7 minutuan hobetu zuen. Xabier Salillasek beteranoetan urrezko do­mina lortu zuen, proban zehar asko sufritu eta gero. 60 km-tik aurrera arnas arazoak izan zituen hernaniarrak, baina erritmoa jaitsi eta ondo bukatzeko modua egin zuen. Bi hernaniarrei ha­rre­ra beroa egin zieten CD Hernaniko kideek Sagastialdeko pistan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!