Gaur hasiko da AMHER SOS Arrazakeriak antolatutako kultur astea. Hitzaldia izango da, Agustin Unzurrunzagaren eskutik, 19:00etatik aurrera, Biteri kultur etxean. Hitzaldiaren gaia da Krisiak etorkinengan nola eragiten duen. Horrez gain, bihar Jaque-xake, oiulari klown taldearekin antzerkia izango da Biterin; eta ostiralean amaierako festa izango da Atsegindegin, txokolatada, kontu-kontalari eta afrikar eta sabeleko dantzarekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!