URRIKO kultur agendak lau bloke nagusi ditu, bakoitzean hainbat ekitaldirekin: antzerkiak, Literatur Solasaldiak, erakusketak eta Gazte Txokoaren ekintzak. Hilabete honetako berezitasun nagusia ordea, zinema denboraldiaren hasiera izango da, azken urteetan bezala, ostiral, larunbat eta igandeetan zine emanaldiak izango dira Biteri kultur etxean; aurreneko emanaldia ostiralean izango da. Antzerki emanaldiak lau egunetan izango dira, jarraian, heldu zein gazteei zuzendutakoak. Aurreneko hiruak, Doltza, Dultzainea Kixote vs Teresa Panza, Ate Joka eta El club de las mujeres invisibles helduei zuzendutakoak izango dira; urriaren 19, 20 eta 21n hurrenez hurren. Umeei zuzendutakoa azkeneko egunean izango da, urriaren 23an, Oskolo mina izenekoa Literatur Solasaldiak ere hilabete honetan hasiko dira, bi izango dira hain zuzen: aurrenekoa hilaren 13an, La invencion de la soledad liburuaren inguruan, eta bigarrena sei egun beranduago, Kcappo liburuari buruz. Erakusketa gela ere betea izango da urri osoan. Hilaren 18ra arte Gerra zibilaren garaiko hilobiak irekitzeko orduan aterako argazkien bilduma dago ikusgai, Aranzadik antolatuta. Eta 21etik aurrera Mari Sol Agirreren Maliko argazkiak erakusketak hartuko du erreleboa. Bi erakusketak arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara daude zabalik.
Eskulanak, txapelketa eta irteerak, Gazte Txokoan
Gazte Txokoko lagunek ere ekitaldi mordoa antolatu dute urrirako. Bi irteera egingo dituzte, bat asteburuan mini golfera eta bestea zinemara, hilabete amaieran. Hondarrezko koadroak eta papiroflexia ere egingo dute hilabete honetan, eta boleibol txapelketa ere antolatu dute.
OROKORRA
Urriak 6, 7 eta 8:
AMHER SOS Arrazakeriak
antolatuta, Kultur Astea.
Urriak 8, 9 eta 10:
Biteriko zinema denboraldiaren hasiera.
Urriak 9:
Kalez Kale Kantari, Plaza Berrin, 12:00etan.
Urriak 10, 17, 24 eta 31:
Igande musikatuak, Tilosetan, 18:00etan.
Urriak 26:
Ipuin kontaketa. Lur Kortarekin, Udal liburutegian. 17:30 (3-4 urte); 18:00 (5-7 urte).
Urriak 27:
DONOSTIAKO ZINEMALDIA. Zinezko bizitza 2010 Saria: Xabier Elorriaga. Lauxeta pelikula, Biterin, 19:30etan.
Urriak 30:
Bigarren eskuko azoka. Atsegindegin.
ANTZERKIA
Urriak 19:
Doltza, Dultzainea Kixote vs Teresa Panza. Agerre konpainia.
Urriak 20:
Ate joka. Txalo produkzioak.
Urriak 21:
El club de las mujeres invisibles. Vaivén produkzioak.
Urriak 23:
Haurrentzat antzerkia. Oskolo mina. Biterin, 11:00etan.
literatur solasaldiak
Urriak 13-19:
La invención de la soledad. J.L. Canchorekin, 19:30etan, Liburutegian.
Kcappo. Ane Mayozekin, 19:30etan, Liburutegian (euskaraz).
erakusketak
Urriak 4-18:
Gerra Zibilaren garaiko hilobiak
irekitzeko orduan ateratako argazkien bilduma. Aranzadik antolatua. Biterin, 18:00etatik 20:00etara.
Urriak 7:
6 Hitzaldia. Iñaki Egañarekin,
Biterin, 19:30etan.
Urriak 21-azaroak 4:
Maliko argazkiak. Mari Sol Agirre Sagastumerenak. Biterin, 18:00etatik 20:00etara.
GAZTETXOKOA
Urriak 10: Mini golfera irteera.
Urriak 13-14:Hondarrezko koadroak.
Urriak 20-21: Papiroflexia.
Urriak 24: Boleibol txapelketa.
Urriak 31: Zinemara irteera.