aranzadi Zientzia Elkarteak 2002an egin zuen aurreneko deshilobiratzea (hilobiak irekitzea) Euskal Autonomi Erkidegoan, eta ordutik hona 70etik gora hilobi irekieretan hartu du parte. Hilobi guzti hauek Gerra Zibil garaikoak dira, eta helburua da orduan hilobiratu eta desagertutako gorpuak berreskuratzea. Urte guzti hauetan egindako lana erakusgai jarri dute, Biteri kultur etxean. Erakusketa Urriaren 18ra arte egongo da zabalik. Horrez gain, eta egindako lana azaltzeko, Memoria historikoa errekuperatuz hitzaldia ere antolatu dute, Iñaki Egaña historialariak emango du, ostegunean, arratsaldeko 19:30etan, Biteri kultur etxean baita ere.
600dik gora gorputz
berreskuratu dituzte
Aranzadiri aurreneko eskaera Emilio Silvak egin zion, 2000garren urtean, 1936an Guardia Zibilak fusilatu zuen bere aitona aurkitzeko. Urte hartako urrian Leonen egindako deshilobiratzeetan 13 gorpu aurkitu zituzten, eta horietako bat Emiliano Silvarena zen, Emilio Silvaren aitonarena.
Bi urte geroago egin zuen Aranzadik aurreneko deshilobiratzea Euskal Autonomi Erkidegoan. Ordutik lanean dihardute, eta 70tik gora dituzte eginak, eta 600 gorputz berreskuratuta. Aranzadirentzat «hilobi bat irekitzea egia argitzearen alde egindako urrats haudia da, eta honek gizarteari eragiten dion inpaktua ezin da ukatu».