Sei alegazio nagusi, Testu Bateratuari

Kronika - Erredakzioa 2010ko urr. 4a, 02:00

EAJ-PNVk prentsa oharrean adierazi duenez, alegazio asko aurkeztu dizkio alderdiak, Arau Subsidiarioen Testu Bateratuari. Horietatik sei hauek, nabarmenenak: 
«1) Florida eta Antziola aldera ari da hazitzen Her­nani, eta beraz, trafikoaren­tzat bi sarrera-irteera berri behar dira; bat Cuesta de la Muerte ingurutik; eta bestea Florida kale bukaeratik, tren-karrilen gainetik, RENFEko estaziora».
«2) Kiroldegi berri bat egitea Landare eta Zubipe inguruan. Errugbi eta futbol taldeek ere erabiliko lukete horrela, prestazio fisikoa hobetzeko, lesioak tratatzeko, eta abar».
«3) Kaxko historikoa berpizteko, Kultur Gunea Mila­grosa inguruan egin beharko litzateke, Kaxkotik hain gertu egonda, komertzioarentzat ona litzatekeelako».
«4) Herriko patrimonio historiko-kulturala manten­tzea. Irrigoenea etxea ez botatzea, eta Txantxangorri eta Santa Barbara elkarteak bere horretan uztea».
«5) Industriaguneak ken­tzea, zona erresidentzialetik. Flo­ridako bidean dauden industriagune guztiei trataera bera ematea eskatzen dugu, bat ere bereizi gabe».
«6) Gobernu Talde honek errespeta ditzala lehen berak egin zituen proiektuak. Hori diogu, zehaztua dagoelako, hilerria sarrera aldera haunditu behar dela, eta ez, Testu Bateratu honek dioen bezala, hilerriaren atzealdera (Ada­rramendi aldera, alegia)».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!