Landarek goi mailako espektakulua biziko du gaur ere, Ohorezko B mailako talderik indartsuenak neurtuko baitira bertan, gaur, 12:00etan. Hernani eta Bartzelona dira iaz onenak izan zirenak, Ohorezko B mailako azpi-talde honetan. Aurten ere faboritoen artean daude biak, eta gaur hasiko dira elkarri tamaina hartzen, ligako lehendabiziko partiduan.
Justu antza hasiko du Hernanik denboraldi berria, 5 baja baititu, ohizko konbokatorian. Jokin Esnal, Iñaki Apezetxea, Ramuntxo Labat, Igor Genua eta Ugaitz Otañok ez dute jokatuko, arazo ezberdinengatik. Horregatik, Joseba Silguero jubenila sartu dute konbokatorian, eta aukera izango du bere maila erakusteko.
Ohorezko B maila da, Espainiako Estatuko bigarren ligarik onena, eta bi multzotan banatuta jokatzen da. Hernani 1 multzoan dago, beste 7 talderekin batera; 14 jardunaldi jokatuko dituzte, beraz. Lehendabizikoa, gaur.
Ohorezko B maila 1.multzoa:
-Hernani C.R.E.
-F.C. Barcelona
-Oviedo Feve R.C.
-Durango Ilarduya R.T.
-Getxo Artea R.T.
-Uribealdea Rugby K.E.
-Barcelona Universitari
-Universidade EDNON