Gipuzkoako Txapelketako sei partidu, gaur

Kronika - Erredakzioa 2010ko urr. 2a, 02:00

Gipuzkoako Txapelketako partiduak jokatuko dituzte gaur Hernaniko pelotariek, kiroldegian. Goizeko 12:00etan hasita, bi partidu izango dira: kadetetan Noble eta Lujanbio IIak jokatuko dute Txapagainen kontra; eta paletan, Manzisidor eta Lukasek Suberriren aurka. Bigarren txanda 15:30etan hasiko da, eta lau partidu jokatuko dira: paletan, Lizeaga eta Perezek Altzarra izango dute aurkari, eskuz, jubeniletan, Lopez eta Etxegoienek Hondarribiaren kontra jokatuko dute, eta Leonet eta Garciak Añorgaren aurka; azkenik seniorretan, Oiaga eta Ezeiza neurtuko dira Oiarperen kontra.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!