PORROTX eta Marimototsek DVD berria aurkeztu zuten atzo Biteri kultur etxean. DVDak besteak beste, Hernanin grabatutako bideoklipa biltzen du, Bide Heziketari buruzkoa. Joan den ikasturtean aritu ziren grabatzen herrian, Elizatxo, Urumea eta Langileko umeekin, eta Mari Jose, Ramon eta Jon udaltzainekin. Atzokoan guztiak bildu ziren kultur etxeko aretoan, bideokliparen aurkezpena ikustera.
Bide Heziketaren garrantzia azpimarratu zuten
Alkateak, Udaltzainek eta pailazoek Bide Heziketak duen garrantzia azpimarratu zuten atzokoan.
Marian Beitialarrangoitia alkateak Udalarentzat Bide Heziketa oso garrantzitsua dela adierazi zuen: «Honen atzean balore asko daude, gure egunerokoa errazagoa egiten dutenak».
Jose Ramon udaltzaingoak egiten ari diren lana azaldu zuen, ikasturtean zehar egiten dituzten ikastaro eta ariketak esaterako.
Azkenik, Porrotxek bidioklipa egiten asko ikasi dutela aitortu zien bertaratutakoei, eta «hemendik aurrera adi, lasai eta alai ibiliko» dela adierazi zuen. yy