Ereñotzu auzoan Yoga ikastaroa antolatu dute, eta datorren asteartean dute lehendabiziko eguna. Astean bi egunetan emango dituzte klaseak, 17:30etatik 18:50etara, eta Olak auzo elkarteak jakinarazi duenez, oraindik badago aukera izena emateko, olakAE@gmail.com helbidean, edo 667664424 telefonoan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!