Unai Santamaria hernaniarra bigarren geratu da Euskadiko Mendi Lasterketen Kopan, Joanjo Igartzabal Zumarragakoaren atzetik. Igartzabal eta Santamaria elkarrekin iritsi ziren azken proban, Olaztin, Urbasan barrena 24 km egin ondoren. 4garren eta 5garren postuan iritsi ziren helmugara, 1:55:51 denborarekin. Aritz Kortabarriak irabazi zuen proba, eta Joanjo Igartzabalek Kopako sailkapen nagusia, hiru probetan 388 puntu lortuta. Unai Santamariak 378 puntu lortu ditu, eta oso gustora dago lortutako postuarekin. «Azken proban asko sufritu nuen. 11-12garren postuan abiatu nintzen, eta pixkanaka jendea pasatzen joan nintzen. Azken kilometroak Joanjorekin egin nituen, oso nekatuta, baina lortutakoarekin gustora. Helmugan elkarrekin sartu ginen». Santamariak Orrega eta Zubiri bitarteko lasterketa egingo du datorren asteburuan, denboraldia agurtze aldera. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!