«Kalean jarri diren zakarrontziak momentuan sortzen den zabor puntuala botatzeko dira»

Kronika - Erredakzioa 2010ko urr. 2a, 02:00

UDALAK jakinarazi due­nez, kalean jarri dituzten zabo­rrontziekin arazo pun­­­tualak izan dira azken aldian. Zaborrontzi ba­tzue­­tan etxeko zabor pol­tsak agertu direla azaldu du Udalak, eta gogo­rarazi du kaleetako zaborron­tziak ez direla etxeetako za­borra botatzeko, kalean, mo­mentuan sortzen den zabor puntuala botatzeko baizik.

Harrapatuz gero, isunak jarriko dituzte
Bota behar ez den zaborra botatzeagatik, hau da, etxee­­tan sortzen dena kaleko zaborrontzietara botatzeagatik, isuna ja­rriko du Udalak, Udal Ordenantzan hala onar­tuta baitago.

Abuztutik kalean
Hondakinak sailkatuta bil­tzeko zaborrontziak abuz­­tuan jarri zituen Uda­lak he­rriko gune ezberdinetan, ha­la nola, Biteri aurrean, Atse­gin­degin, Tilosetan, Ur­bie­tan, edota Kiroldegi ondoan. yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!