Urriaren 17an, Mendiri Mendik irteera antolatu du Arabara. Kontrastako mendietan ibiliko dira; gailurrik altuen: San Cristobal (1.145 m). Prezioa: bazkideek 11 euro; bazkide ez direnek 14 euro. Apuntatzeko, urriaren 16 arte, elkartetik pasa (Iturregi plaza), astelehen, ostegun eta ostiraletan, 20:00etatik 21:00etara.
Bestalde, 2011ko egutegia zehazteko, bilera egingo dute asteazkenean, 20:00etan.