Goizeko 11:00etan hasiko da Artixten Topaketa, graffiti saioarekin. Plaza Berrin elkartuko dira gaur, Hernani eta inguruko artistak, urteroko festan. Denetik izango da, hasi dantza eta kantutik, eta irrati emanaldietaraino. Daddy Jeff-ek musika saioa egingo du, Selektah Kolektiboko abeslari izandakoak, 11:00etan baita ere.
Funk dantza, 12:30etan; 13:30etan eta 14:30etan sesioak. 16:00etan antzezlana, Komuneko paperean, komuna, poesia eta musika lotuko dituzte, saio umoretsu eta artistikoan. 17:00etan Molotoff irratiko programazio berria aurkeztuko dute. Eta hortik aurrera bi kantautore izango dira: 17:00etan Josune, eta 18:00etan Aingeru.
Antolatzaileek jakinarazi dute, momentuan azaldu nahi duenak, aukera izango duela, parte hartzeko.