Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
ccoo eta UGT sindikatuek Greba Orokorra deitu zuten atzo, Espainiako Gobernuak martxan jarri duen lan erreformaren kontra. CCOOk balorazio positiboa egin zuen, nahiz eta Grebak eragin gutxi izan zuen Hernanin; eta sindikatuen jokaera salatu zuen: «lantegietan esaterako, langile batzuk hala eskatu arren, ez zuten asanbladarik egin».
Bestalde, atzo Kronikari jakinarazi ziotenez, Hernaniko Symeiko enpresako langileek ez zuten Grebarik egin; nahiz eta asteazkeneko alean, Kronikan, Greba egingo zutela argitaratu.
Gipuzkoa mailan, sindikatuen arabera, Grebak %20-25 bitarteko jarraipena izan zuen. ADEGI Gipuzkoako Patronalak berriz, Grebaren jarraipena %1ekoa izan zela adierazi zuen.
Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak ordea, adierazi zuen Greba deialdiaren eragina ezberdina izan zela sektore eta zonaldeen arabera: «jarraipen haundiena metalean egin zen, %10».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!