Lau kontzertu eder, udazkenean

Kronika - Erredakzioa 2010ko urr. 2a, 02:00

Karlista eta liberalen ge­rra­ko kantak ekarriko ditu Joseba Tapiak datorren osti­ra­lean Her­nanira. Disko be­rria aurkeztuko du, Eta tira eta tunba, 20:00etatik aurrera, Biterin. Euskal Herriaren pa­no­ra­mi­ka bat dugu, ideo­lo­gien talka dau­kagu umo­rea­ren azpian. Tartean, Her­na­niko Udaletxea erre ze­nean jarritako Hernani dago penoso saila; eta askoz gehia­go. Soi­nu txikia eta ahotsa berak ja­rriko ditu, eta haize-instru­men­tuak izango ditu musika-lagun: tuba, saxoa, bonbar­di­noa, eta tronpeta.  

Kontzertua Udal Musika Es­­kolak eta Biteri kultur etxeak antolatu dute elkar­la­nean, beste hiru kontzer­tu­re­kin batera. Hernani’n Mu­sik ize­na jarri diote kontzertu sail honi; oraingoz, udaz­ke­neko lau kontzertuak aur­kez­tu di­tuzte, eta asmoa dute maia­tza bitartean eskaintza za­bal­tzea. «Hernaniko mu­si­ka eskain­tza zabaldu egin nahi dugu, anitza izatea, eta ikustea, uste dugulako Her­na­nik plaza garrantzitsua izan beharko lukeela», adie­razi zuen Joxan Goikoetxeak, musika eskolako zuzenda­riak. Li­bu­ruxka batean argi­ta­ratu dituzte lau kon­tzer­tuen nondik norakoak. Bide batez, urtean zehar egiten diren beste emanaldiak ere bildu dituzte liburuxkan, Hernaniko eskaintza guztia bateratu nahian.

Puntako izarrak Hernanin

Jazz kantua eta kitarrarekin ber­tsio berri eta bereziak egi­ten dituzte Nerea Erbiti eta Iñigo Agirrek. Euskal kan­tuen bertsioak entzungo dira, urriaren 29an. Alasdair Fra­ser biolinjole eskoziarrak ez du aurkezpen beharrik: Tita­nic, Azken Mohicarra, edo Wyatt Earp pelikulen banda sono­roetan parte har­tu­takoa, eta Mikel Laboa zenaren la­gun haundia, azaroaren 25­ean dator, Natalie Haas txe­lo­jo­learekin batera. Golden Apple Quartet taldea aben­dua­ren 10ean etorriko da Hernanira, gogoz, beraien esanetan, 21 ur­te eta gero (kantaldia eman zuten Tilosetan 1989an).

Hernani’n musik - Kontzertuak
  • Urriak 8 Joseba Tapia. Eta tira eta tunba diskoaren aurkezpena.
    Biteri - 20:00 - 6,5€
  • Urriak 29 Itzalak taldea. Nerea Erbiti ahotsa eta Iñigo Agirre kitarra. Jazza eta kitarra. Kitarra eta ahots fantasia. Biteri - 20:00 - doan
  • Azaroak 25 Alasdair Fraser eta Natalie Haas. In the moment. Biolina eta txeloa. Biteri -19:45 - 6,5€
  • Abenduak 10 Golden Apple Quartet. Los Golden en serio. 
    Biteri - 20:00 - 6,5€
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!