Liburuak aztertzen, udazkenean ere

Kronika - Erredakzioa 2010ko ira. 30a, 02:00

Literatur Solasaldiak urriaren 13an hasiko dira, Paul Austerren ‘La invención de la soledad’-ekin.

udal Liburutegiak antolatuta, eta irakurtzeko gogoa he­rritarrei piztu nahian, Lite­ra­tur Solasaldiak hasiko dira, urriaren 13an, eta abenduaren 15ean bukatu. Hiru nobela komentatuko dira euskeraz, eta hiru erderaz, Luis Cachok eta Ane Mayozek bideratuta.

Urrian, bi liburu
Urritik abendura, sei libururi buruz hitz egingo dute Udal Liburutegian, 19:30etatik 21:00­etara. Urrian bi liburu komentatuko dira, bat euskeraz eta bat erderaz. Urriaren 13an izango da lehenengoa, Paul Austerren La invención de la soledad. Urriaren 19an, Pako Aristiren Kcappo liburuaren gaineran ariko dira. Azaroan eta abenduan ere bina liburu izango dituzte berriketarako. Azaroaren 10­ean, John Lanchesterren No­ve­la familiar aztertuko da. Aza­roa­ren 16an, R. Carve­rren Zer­taz ari garen maitasunaz ari ga­renean. Abenduaren 14an, Xa­bier Montoiaren Non dago Stalin?. Eta abenduaren 15­ean, Marcos Giralten Tiem­po de vida. Liburuak aurrez irakurri behar dira, gero komentatzeko. Informazio gehiago: www.hernaniliburutegia.net.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!