Astigarragako Udalak herritar guztiak animatu nahi ditu AEKn euskera ikasi edo hobetzera. Zorione Etxezarraga euskara zinegotziak AEKra bisita egin zuen joan den astean, Udalaren babesa azaltzera, azken urteetan bezala. Astigarragako Udalak diruz lagunduko ditu euskera ikastera animatzen diren herritarrak: matrikularen %75 ordainduko diete langabezian daudenei,
12 urtetik beherako haurrak dituztenei, edo merkatariak direnei;
gainerakoek %40 jasoko dute. Informazio gehiago: 943557354 edo 607610687. E-maila: astigarraga@aek.org.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!