Ia inork ez daki zein diren Kizkia sagardo txapelketako sagardo onenak, finalera pasa diren 6ak, alegia. Guztira 19 sagardogileren sagardoak hartu dute parte lehiaketan, eta kanporaketa bat baino gehiagoren ondoren, 6 onenak pasa dira finalera. Gaur, parte hartzaile guztiak izango dira finalean, 14:00etatik aurrera hasiko den bazkarian, Astigarragako Gure Izarra elkartean. Bazkarian biltzen diren guztiek puntuatuko dituzte sagardoak eta aukeratuko dute aurtengo irabazlea. Iaz Lizeagak irabazi zuen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!